Testua eta argazkia: Gurutze Gorria Debagoiena.
Debagoieneko Gurutze Gorriak eskola-materiala eman die gaur kalteberatasun-egoeran dauden Debagoieneko familietako 198 ikasleri. Ekimen solidario hori 2018an abian jarri zenetik, Debagoieneko 1.500 ikaslek baino gehiagok jaso dute laguntza, garapen akademikorako eskola-materiala emanez.
Debagoieneko Gurutze Gorriaren ekimen hau eskualdeko udalerrietako Gizarte Zerbitzu guztiekin elkarlanean garatzen da. Laguntza horiek jaso ahal izateko, familia eskatzaileek Debagoienean bizi behar dute, kalteberatasun-egoeran daudela aitortuta eduki behar dute,
udaletako gizarte-zerbitzuek arreta eman behar diete eta lehen eta bigarren hezkuntzan matrikulatutako seme-alabak izan behar dituzte.
Ikasturte berri honen hasieran emandako eskola-material guztia Debagoieneko Gurutze Gorriaren berezko funtsetatik abiatzen da: partikularren eta enpresen ekarpen ekonomikoak, bazkideen konpromisoa, uztaileko Urrezko Zozketaren diru-bilketa, eta Debagoieneko lau
udaletatik jasotako dirulaguntzak. “Eskertzen ditugu Debagoieneko Gurutze Gorriak jasotzen dituen dohaintza guztiak, hainbat kopurutakoak, gure inguru hurbilean horrelako elkartasun ekimenak garatzeko aukera ematen dutelako, baita larrialdien eta lurreko salbamenduaren aurrean egin ohi dugun lanagatik ere”, adierazi du Igartuak.
Debagoieneko Gurutze Gorriak bereziki eskertu du Gurutze Gorriko boluntarioen lana, ekimen solidario hau garatzeko beharrezkoak diren lanak egin baitituzte, bai eta ekimena garatu den Debagoieneko udalerrietako gizarte-langileekin izandako lankidetza estua ere.
Ahultasun egoeran dauden familien gaitasun digitalak garatuz
Iaz esperientzia pilotu bat egin zen, eta, horren arabera, laguntza hori jaso zezaketen familiek eskaera bete ahal izan zuten, San Prudentzioko bulegora joan beharrik gabe. Arrasaten hasitako esperientzia jostailuen kanpainara hedatu zen Debagoieneko udalerri guztietarako, eta gaur egun, urtebete geroago, metodologia hori sendotu egin da gainerako proiektuetarako. “Gurutze Gorrian gure proiektuak ahalik eta modu eraginkor eta arinenean garatu ahal izatea nahi dugu, laguntza behar duenarengana ahalik eta zuzenen iritsiko dela bermatuz. Teknologia berriak sartzea oso lagungarria da zentzu horretan” azaldu du Igartuak, eta gaineratu duenez, “esperientzia horrek balio izan du familiek beren gaitasun digitalak gara ditzaten prestazioak eskuratzeko modu berrietan, eta, gainera, lagundu egin diegu horiek ez ezagutzearen aurreko prozesuan”.
Debagoieneko Gurutze Gorriari buruz
Debagoienean Gurutze Gorriak garatutako ekimenei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Debagoieneko Gurutze Gorriaren San Prudentzioko egoitzarekin, 943 76 55 76 telefonoan edo altodeba@cruzroja.es helbide elektronikoan.




