Arrasate Denon Bizitzak Erdigunean, udako etenalditxoaren ondoren, irailarekin batera ikasturte berriari ekingo diote. Ikasturteko lehen asanblada irekia, asteazken honetan, irailaren 4an antolatu dute 18:30etan kulturateko Garibai gelan. Helburua, uda aurretik adostutakoak errepasatu eta ikasturte berrirako dituzten erronkak zehaztea izango da.





