Arlaban mendatea berriro itxiko da obrengatik astelehenean, hilabetez

0
737

Asfaltoan sakongune handiak daude, eta “lerradura egonkortzeko lanak egingo” dira. Itxierak “irailaren 2tik urriaren 4ra” iraungo du.

Argazkia: MB artxiboa.

GI-627 errepideko Arlaban mendatean gorabehera handiak daude, erabiltzaileen segurtasuna kolokan egonda.

Bertan zenbait obra egin dira baina arazoak jarraitzen du, eta berriro obrak egin beharko dira.

Gipuzkoako Aldundiak adierazi du “lerradura egonkortzeko lanak egingo” direla, eta ondorioz errepidea itxita egongo dela “irailaren 2ko 8.00etatik urriaren 4ko 20.00tara”.

Mendatea erabat itxitag egongo da, hau da, “Arlabango mendatearen gainetik Eskoriatzako Aingeru Goardako biribilguneraino”.

Lan hauen helburua da “erabiltzaileen segurtasuna bermatzea” eta mendatea “hilabetez itxiko da”.

Dena den, “larrialdietako ibilgailuei, inguruko etxebizitzetara doazenei eta inguruko jarduera ekonomikoetara doazen pertsonei sartzen utziko zaie”.

Ordezko ibilbide gisa, “AP-1 autobidea edo GI-3310 errepidea Eskoriatzatik Leintz-Gatzagara erabiltzea” gomendatzen du.

Kontuan hartzekoa da “15 tonatik gorako ibilgailuek debekatuta dutela GI-3310 errepidetik igarotzea, eta, beraz AP-1-a izango dute ordezko aukera” bakarra.

Garraio publikoari dagokionez, “obra horiek ere gorabeherak eragingo dituzte Lurraldebuseko zerbitzuan”:

“Datorren astelehenetik, hilak 2, eta lanak amaitu arte, DG05D linea (Eibar>Gasteiz Paduratik) ez da Marisako geralekuan geldituko. Geraleku hori zerbitzurik gabe geratuko da mozketa amaitu arte”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen