“Hauzpoz” Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Arrasateko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, “Arrasate Hiria” Nazioarteko XXX. Akordeoi Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa izango da 2024ko abenduaren 6tik 8ra. Publikoa da eta nazionalitate guztietako bakarlariei zuzendua dago egun berezi hau.
Lehiaketa bi fasetan banatuko da: lehen hautaketa fase bat bideoz egingo da, eta bigarren fase presentzial bat, Arrasaten, 2024ko abenduaren 6tik 8ra bitartean. Programaren zehaztapenei eta lehen faseko bideoei buruzko informazio guztia oinarrietan aurkituko duzu.Izen-emateak Google Forms-en bidez egingo dira. Izena emateko epea irailaren 2an amaituko da (egun hori barne).
https://forms.gle/BeGyFXxqnaNZUXw46




