‘Cada Día en su Presencia’ gospel koruak Biteri bete du

0
994

Gaur arratsaldean, abuztuak 17, ‘Cada Día en su Presencia’ gospel abesbatzak, kontzertua eskaini du Biteri Plazan. Jende ugari inguratu da abestiak entzutzera.

Kontzertua ‘I will overcome… Someday’ gira nazionalaren baitan eskainiko dute. Gira zehar, gaurko kontzertuaz gain, Galizian, Teruelen, Zaragozan, Errenterian, Gasteizen, Altsasun eta Iruñean arituko dira.

Koruko kideek hainbat genero uztartzen dituzte, hala nola folklore tradizionala, ereserki klasiko modernizatuak, konposizio instrumentalak eta gospel garaikidea dantzarekin. Aurten, bi abesti berezi izango dira, norberak abestutako eta dantzatutako jota bat eta aurreskua, errespetu eta esker oneko dantza autoktono bat.

Abesbatza taldea Nafarroako gospel musika talde zaharrenetako bat da. Hari, haize metal/zur, perkusio, teklatu, piano eta gitarra atalak hartzen dituzten abeslari eta musikari amateurrek osatzen dute.


ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen