Dantzaldiaren berrikuntzarekin datoz zapatuan ospatuko diren Udalako jaiak

0
1726

Argazkia: MB artxiboa

Abuztuaren 3an, zapatua, ospatuko dira Udala auzoko San Esteban jaiak. Antzina abenduan ospatzen ziren jai hauek, San Esteban egunean hain zuzen, baina gerora, abuztuaren 3ra pasatu zituzten jaiak. Ordutik, gora beherekin baina beti antolatu izan ohi dute zerbait auzoan egun horretan.

Azken urteetan, plangitza nahiko diskretoa izan dute jaiek, tradiziozko meza nagusia eta luntxa mantenduz. Aurten Arrasateko Udala arduratu da jaien antolakuntzaz eta aipatutakoaz gain, dantzaldia ere antolatu dute Joxe Mendizabalen eskutik.

Hau izango da egitaraua:

  • 11:00etan: Meza, San Esteban parrokian.
  • 11:30ean: Luntxa soziedadean eta kalejira auzoan zehar trikitilariekin.
  • 20:00etan: Dantzaldia, Joxe Mendizabalen eskutik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen