Banana Shake taldeak bigarren diskoa kaleratu du: ‘Bidea non da?’

0
1040

Talde arrasatearraren lan berria 6 abestiz osatuta dago; 4 abesti propio eta 2 bertsio.

Goiko argazkia: MB artxiboa / Beheko irudia: Edurne Kortabarria.

Gazte arrasatearrek azaldu dute diskoa “aurtengo neguan sortua eta Mikel Arriaranen laguntzarekin grabatua” izan dela. Hona hemen sei abestien izenak:

1. Bidea non da
2. Zurea da
3. Ez al zaizu iruditzen
4. Piztien sehaska
5. Pisando fuerte
6. Eroriko dittuk

Gainera, diskoaren diseinua Edurne Kortabarriak egin du, eta oraingoz (uztailaren 24an) “Spotifyen dago entzungai eta hurrengo egunetan plataforma guztietara igotzea espero dugu”. Shake, shake, shake Banana shake!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen