Olana Liss-ek Herriko Plaza girotu zuen bere ahots sakon eta indartsuarekin

0
771

Afrikar eta extremadurar jatorriko Olana Liss abeslari eta konpositoreak Herriko Plaza girotu zuen Arrasate Blues zapatu arratsaldean. Giro paregabea sortu zen plazan Olana Liss abeslari eta konpositorearekin, bere ahots sakon, adierazkor eta indartsuarekin bertaratu zirenak txundituta utzi zituen.

Olana Liss

Gaztetatik hasi zen Gecko Turner, Jeanette bera, Piruchi Apo edo Freedonia bezalako artisten deiak jasotzen. Estudioko grabazioetan, estatuetako eta Europako agertokietan, jaialdietan, musikaletan eta telebista-saioetan izan duen presentziak aldakortasun handiko artista gisa sendotu du bere posizioa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen