Zarugaldeko Jaixak abuztuaren 31n ospatuko die, Batzordiak antolauta

0
1049

Argazkiak: MB artxibua.

Aurten be zer ospatua egongo da Arrasateko errebala hontan, hamabigarren aldiz, eta Jai Batzordiak “ilusio handiz” ondoko egitaraua prestatu dau:

12:30ean txupinazoa

13:00etan triki-bertso-poteoa Nebraskatik hasita

16:00etan mus eta partxis txapelketak

18:30ean ‘Zeuk ein, zeuk jan’ merienda (janaria bertan egongo da)

18:50ean bonba japoniarrak

19:00etan dantza emanaldia Txikitxu Arrostaitz dantza taldearen eskutik

19:30ean buruhandiak

19:45ean txistulariak

20:15ean bolo-boloa

21:30ean afaria

23:00etan Akorde taldearekin dantzaldia

23:30ean zezen suzkoa

23:45ean Akorde taldearekin dantzaldia

Batzordeak azaldu dau afariko tiketak erosi leizkela Muxibar tabernan, Ennea jantzi-dendan edo 617429734 whatsapp zenbakixan. Tiketak erosteko azken eguna abuztuaren 27xa izengo da. “Denok gonbidatuta zaudete abuztuaren 31n Zarugaldera”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen