Abeslari jamaikarrak (78 urtekoa), Sham 69 taldeak (1975ean sortua) eta Madball taldeak (1988an sortua) ikus-entzuleak dantzaka, kantuka, saltoka,… jarri dituzte.
Arratsaldeko kontzertuak ospatu ondoren, gauean Mondra&Rolleko sugarrak piztuta jarraitu du.
Madball:
Hiruretatik lehena taularatzen Madball taldea izan da, New Yorken 1988an sortua.
Hardcore doinuekin eta Freddy Cricien ‘frontman’arekin, ikus-entzuleak elkarri bultzaka, burua astintzen, kantuka,… jarri ditu.






Sham 69:
Ingalaterrako Hersham herrian sortu zuten talde hau 1975ean, eta orduko sortzaileetako bat gaur kontzertuan aritu da: Jimmy Pursey abeslaria.

69 urteko kantariak eta bere taldekide beteranoek punkaren bere abesti ezagunak jo dituzte, tartean ‘Hersham boys’ eta ‘If the Kids Are United’.




Roy Ellis:
Punk-rock kontzertuen ostean, Roy Ellis eta bere lagunek giroa baretu dute reggae eta ska doinuekin.

1946an jaioa, berak azaldu duen bezala, “Britainia Handiko lehen skinhead beltza izan nintzen”, eta kontzertuak ematen jarraitzen du han eta hemen.

Publiko gazteak gustura dantzatu ditu erritmo lasai eta alaiak, Roy Ellis ahotsean, eta taldekide gazteak inguruan.





Jan-edanen postuak:
Aipatzekoa da ere, zuzeneko musikaz gain, jan-edanak izan direla Mondra&Rolleko postuetan. Beheko argazkian postu bateko lagunak elkarrekin.

Biharko, zapatuko ordutegia:
- 18:20ean Kontralde
- 19:15ean The Chisel
- 20:15ean Bad Nerves
- 21:20ean High Vis
- 22:30ean The Baboon Show
- 00:00etan Cock Sparrer
- 01:35ean Les Testarudes




