Microliquid-eko langileek greban dihardute kaleratzeak saihesteko

0
2111

Ekainaren 19an jakinarazi zien Microliquid-eko (Te Connectivity) zuzendaritzak Enpresa Batzordeari, Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatzeko asmoa, krisi egoera batean kostuak aurrezteko. Erregulazio honek langileen herenaren kaleratzea dakar, 20 langile gutxi gora behera.

Albistearen xehetasun gehiago jakiteko klikatu hemen

Aurreko astean langile batzarra eginda eta asanbladaren %95 baino gehiagoren babesa jasota, ERE-a eta kaleratzeak sahiesteko gaur goizean, uztailak 1, Microliquid-eko langileak enpresaren aurrean elkartu dira ‘enpleguaren defentsan’ greba mugagabean. Bertan igaro dute ordu pare bat protestan.

Beranduago, langileak Garaiako biribilgunera jaitsi dira protestan jarraitzeko eta bertatik pasatzen zirenek, egoeraren berri jakiteko. Zuzendaritzak kaleratze prozesuarekin jarraitzen duen bitartean, langileek ere greban jarraitzeko asmoa dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen