Markel Uriartek irabazi du Sustrails Enduro Txapelketa

0
1085

Gaur goizean, Arrasate Sustrails Enduro Txapelketa ospatu da. Bertan, Markel Uriarte aretxabaletarrak lortu du garaipena. Goizeko 8:30etan abiatu dira Ziorlako Arruena parketik, arrasateko mendi artean, Anporreta, Kurtzetxiki, Zubillaga inguruetan maldan gora eta behera aritu dira. Podiuma, Aritz Ibabe eta Iker Senar aretxabaletarrek osatu dute.

Guztira 170 lagunek hartu dute parte Arrasateko seigarren enduro txapelketan. Zortzi kategoria egon dira, bi bizikleta elektrikoan. Lasterketan amaitu ondoren, guztiek batera ospatu dute txosna inguruan bazkariarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen