Entzierroaren bideoa: Antolakuntza
Azken entzierroa ere normaltasun osoz eta bizkor igaro da. Gaur ere nabarmentzekoena, kalean pilatu den jende kopurua izan da. San Juanetako azken entzierroa izanda eta goizetik egiten ari den eguraldiarekin, ez da harritzekoa gaur zezen plazan bildu den jendetza.
Beti bezala, Arrasateko Gaiteroek girotu dute zezen ikuskuzuna. Zezen plazan berriz, era guztietako errekorteak ikusteko aukera izan da eta gainera, bigantxek bakarren batzuk ere harrapatu dituzte.
































