Olatz Musika Akademiak 20 emanaldiko kontzertua eman du

0
1231

Argazkiak: ‘Txarrantxa’ / Beheko testua: Olatz Musika Akademia.

Kontzertuak 20 emanaldi izan zituen eta 22 ikaslek parte hartu zuten, piano, ukelele, gitarra elektriko zein klasikoaz musika doinuak sortuz, Kulturateko areto nagusian. Olatz Musika akademian hainbat ikaslek ikasi dute musikari buruz eta instrumentuak jotzen aurtengoan ere, eta batzuk emanaldian musika jotzera adoretu ez diren arren, talde lan bikaina osatu zuten kontzertuak aurrera egin zezan beharrezkoak ziren beste hainbat lanetan parte hartuz: instrumentu eta soinu ekipoak ekarri eta eraman, grabaketak, apaintzen lagundu, emanaldian zehar eszena aldaketetan lagundu. Talde lan ederrak eman zuen emaitza oso gustokoa izan zen bai ikasleentzat eta baita ikuslegoarentzat ere. Amaieran elkarbanatu zuten meriendatxoan, halaxe adierazi eta elkarbanatu zuten gerturatutako familia eta lagunek. Esker hitzek adierazi zutenez, Kulturateko aretoko tekinikari Kike eta Jonekin ere oso eskertuta agertu ziren, egin zuten lan apartagatik. Aretoa bete bete egin zen eta txalo eta kantuan giro alaia bizi izan zuten.

Hurrengo ikasturterako ere gogotsu jarraitu nahi dute lan honetan eta herriko jaien ondoren, lanean jarraituko du Olatz Musika Akademiak hau dena sortu dadin egin beharreko lan guzti horietan murgilduz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen