Argazkia eta beheko testua: Lokatza Ziklismo Taldea.
Asteburuan zehar, San Lorenzo del Escorialen, txirrindularitzako Espainiako txapelketak lehiatu dira, Elite eta 23 Urtez Azpiko kategorientzat. Lokatza ziklismo eskola, bertan izan da, Igamo Packaging taldeko Itxaso Plaza arrasatearrarekin.
Emakumeen tropelean Elite eta 23 Urtez Azpiko txirrindulariak batera lehiatzen dute eta besteak beste, Itxasok, Laboral Kutxa eta Movistar taldeko ziklistekin batera lehiatu behar izan du, edo, Mavi Garcia bezalako txirrindulariekin.
Ibilbidea oso gogorra izan da, Madrilgo mendietan zehar. Helmugan, talde profesionaletako txirrindulariek, beraien maila erakutsi badute ere, Plazak, 32. postu orokorra lortu eta Sub23 kategorian Igamokoak, 14. postua lortu du, kategoria honetan, lehen urtea betetzen ari bada ere.
Kadete eta jubenilak, Tafallan eta Atarrabian:
Aldiz, kadete eta jubenil mailako neskek, Nafarroan izan dotuzte lehiaketak asteburuan.
Tafalla:
- Kadeteak
15. Izar Ezkibel
18. Ziortza Heredia
22. Aroa Saez
- Junior
12. Edurne Ormaetxea
Atarrabia
- Kadeteak
14. Izar Ezkibel
16. Ziortza Heredia
23. Aroa Saez
- Junior
17. Itxaso Askasibar




