Arrasateko taldea eta Baionako kolektiboa saretzeko proiektua da ‘Mugaz gaindi kolektibitate disidenteak gorpuzten’. Ekin Emakumeak du sustatzaile eta elkarte honek dei hau egiten du: “Zuen bozka ezinbestekoa da dirulaguntza jasotzeko! Hortaz bozkatu mesedez!”. Egitasmoaren alde bozka daiteke
Artxiboko argazkia: Arrasateko Sexu Askapenerako Taldea / Beheko testua: ‘Mugaz gaindi kolektibitate disidenteak gorpuzten’ proiektua.
Ipar Euskal Herriko eta Gipuzkoako LGTBIAQ+ kolektiboaren arteko zubi lanak egiteko sortu da. Alde batetik, Baionako LGTBIAQ+ kolektiboa egongo litzateke. Eta beste alde batetik, Arrasate herriko Morbor taldea egongo litzateke. Morbor taldeak gaur egun iparraldeko mugimendu disidenteetan parte hartzen duten norbanako batzuekin harreman puntuala dauka. Hala ere, oraindik norbanakoen arteko harremanak dira eta ez kolektiboak, eta proiektu honekin elkarlan honi gorputz gehiago eman nahi zaio, kolektibitatea bilatuz. Hala, proiektu honen bitartez, Baionako LGTBIAQ+ kolektiboaren eta Arrasate herriko Morbor taldearen arteko topalekuak erraztea nahi da, LGTBIAQ+ kolektiboari lotuta hainbat esparru landu ahal izateko: beste herri batzuetan egiten ari dena ezagutu; memoria historikoari lekua eman; errefentzialtasunak bilatu eta indarrak batu; espazio seguruak sortu eta formakuntzak jasotzeko aukera eskaini. Parte hartzearen sustapena bi kolektiboren bitartez bideratuko da: Morbor eta BitxiBitxi. Beraien bitartez zabalduko dira ekintza guztiak, LGTBIAQ+ norbanakoetara errazago helduko garelakoan. Horretarako euskarri desberdinak erabiliko dira: kartelak, sare sozialak, elkarteko web-orria, tokiko prentsa-atari eta hedabideak.
ZERGATIK ETA ZER EGITEKO?
Alde batetik, Arrasateko LGTBIAQ+ taldea, Mugimendu Feminista eta Debagoienako LGTBIAQ+ taldea eta, beste alde batetik, Iparraldeko LGTBIAQ+ mugimendua, eta Baionako BitxiBitxi taldea izan nahi ditugu proiektu honetan bide-lagun. Hala, Arrasate eta Baiona artean garatuko da proiektua, hortaz, lurralde horietan inpaktua izango du.
Gure helburu orokorra izango da Arrasateko eta Baionako LGTBIAQ+ kolektibo, komunitateko kide zein mugimenduak saretzea eta indartzea mugak apurtuz.
Helburu espezifikoei dagokienez:
1.- Gure buruak kokatzea. Hausnarketara bultzatzea.
2.- Euskal Herriko eta gure herrietako LGTBIAQ+ mugimenduaren bilakaera ezagutzea.
3.- Egun, bizi dugun testuinguruan, LGTBIAQ+ mugimendua kokatu eta garatzen ari diren ildo nagusiak ezagutzea.
4.- Gure herria: Komunitate ezberdinen errealitateak ezagutzea; beharrak, nahiak, aldarriak…
5.- Elkarren arteko komunikazioa eta sareak zabaltzen eta indartzen hastea.
6.- Sistema hegemonikoan lekurik eta protagonismorik izan ez duten gorputz, errealitate zein kolektiboak aitortzea.
7.- Norbere zein kolektiboaren zaintza erdigunean jartzea.
Honekin guztiarekin, esku hartzea burutuko den lurraldeetan eragina izatea lortuko dugulakoan gaude.
Metodologiari dagokionez, honako jarduketak aurreikusten dira:
- Plangintza.
1.1 Parte hartuko duten taldeekin harremana egin.
1.2 Jorratu nahi diren gaietan adituak diren hizlariekin harremanetan jarri, beraien parte-hartzea konfirmatzeko, eta koordinazio bilerak egin.
1.2 Tailerren saioak emango diren lekua eta ordua finkatu.
1.3 Zabalkundea egin: Morbor eta BitxiBitxi kolektiboen bitartez. - Gauzatzea
2.1 Metodologia Transfeminista eta Queer-ean oinarrituta norbere kezka, zalantzak edota sentimenduak adierazteko konfiantzazko gune segurua eraiki modu intersekzional batean.
2.2 Teoriko-praktikoa.
Ezagutza edota eduki teorikoak lantzeaz gain, hauek praktikara eramateko dinamikak egin.
2.3 Hausnarketa kolektiboa egin Mugimendu Transfeminista eta Queer-a kontuan hartuta, pertsonaletik kolektibora igaroz kolektiboa indartzeko. - Ebaluatzea
3.1 Asebetetze inkesta. Honen bitartez ikastaroko alderdi desberdinak baloratu ahal izango dira, besteak beste, aditua, landutako edukiak edota egindako dinamikak ebaluatu ahal izango dira, baita etorkizunerako hobekuntza proposamenak egin ere.
3.2 Ebaluazio jarraitua. Etengabeko feed-backaren bitartez parte-hartzaileen ekarpenak jasoko dira, al den neurrian hauen behar eta interesetara egokituz.
3.3 Eta ondoren zer? Proiektuari jarraikortasuna eta egonkortasuna ematera gonbidatuko dira prozesuan bidelagun izan diren gazte talde eta mugimendu transfeministak, hurrengo urratsak elkarrekin idaztera gonbidatuz.
NORENTZAT?
Arrasate eta Baiona artean garatuko da proiektua, hortaz, lurralde horietan inpaktua izango du.
PROIEKTUAREN SUSTATZAILEA?
Ekin Emakumeak Elkartea
NOIZ?
AURKEZPENA: 2025eko otsailean. On-line.
LEHEN TOPAKETA: 2025eko martxoan. Baionako Gaztetxean.
BIGARREN TOPAKETA: 2025eko apirilean. Ekin Emakumeak Elkartean.
TXANGOA: 2025eko maiatzean. Guztion artean erabakiko da.
AURREKONTUA?
Proiektuaren kostu osoa: 7.732 €
Eskatutako diru-laguntza: 7.732 €




