Argazkia: Jon Alza.
Olatz Musika Akademiak ikasturte amaierako kontzertua egingo du ostiralean, ekainak 21, Kulturateko areto nagusian 18:00etan.
Aurten 25 bat ikaslek parte hartuko dute, piano, gitarra klasiko, gitarra elektriko eta ukeleleekin musika ederrak eskeintzen. Bakarkako zein taldeen emanaldiak izango dira. Ainhoa Eguren abeslari bergararra izango da gonbidatua eta bere ahots ederrarekin 3 kanta abestuko dizkigu, ikasleekin taldea osatuz.




