Idazle legazpiarrak 18 urte daramatza lanean BAZen eta 10 urte idazten. Atzo aurkeztutakoa bere laugarren eleberria du, misteriozko irakurgaia.

Ekitaldia Kulturateko areto nagusian izan zen, eta Aneren lankide Edurne Muxikak egin zituen aurkezpen-lanak.

Gainera, emanaldian zehar zenbait ikus-entzunezko tartekatu ziren, nobela berria eta Aneren ibilbidea literarioa gaitzat hartuz.

Aneren jarraitzaile mordoxka batek ez zuen aurkezpena bertatik bertara jarraitzeko aukera galdu. Liburu berria erosgai da jada, zorionak Ane!




