Garazi eta Sala musikari arrasatearrek kontzertua eskani dute gaur, ekainak 13, Taupa tabernaren kanpoaldean. Ordutegiaren arabera kontzertua 19:00etan hastekoa bazen ere, 20 minutu inguruko atzerapenarekin hasi dira abestiak kantatzen. Hala ere, jendeak pazientzia izan du eta giro aparta nagusitu da kontzertuaren baitan.
kontzertuko argazkiak







Uda hasiera kontzertuz gainezka dute, hurrengoa, Ekainaren 26an Aretxabaletan. Ekaina amaitzeko 28an, Martuteneko espetxean. Uztailean ere lau kontzertu dituzte programan.



