Bi musikari arrasatearren zuzenekoa ekainaren 13an arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Aurrerago begira, badituzte agendan kontzertu gehiago, tartean Martuteneko espetxekoa.
Irudiak: Garazi & Sala.
Bi musikariak Euskal Herrian kontzertuak ematen dabiltza, eta adibidez duela gutxi Arrasateko Rugby Taldeak antolatutako Garagardo Festan aritu dira. Taupako zuzenekoaz gain, aurrerago begira, ondoko hitzorduak dituzte:
Aretxabaletan ekainaren 26an, Martuteneko espetxean ekainean ere, Lekeition uztailaren 4an, Pasaia Antxon uztailaren 5ean, Aretxabaletako Portasoleko Jaietan uztailaren 11n eta Antzuolan uztailaren 21ean.





