Txalaparta joz eman diote agurra ikasturteari Emakume Txokoan

0
1223

Emakume Txokoak ikasturtearen amaierako ekitaldia ospatu du gaur, ekainak 7. Ikasturteko tailerretan egindakoa, eskertzeko, oroitzeko, gozatzeko, partekatzeko ekitaldia izan da.

Mozorrotuta ‘performance’ bat eginez hasi dute gaurko festa. Jarraian, Emakume Txokoko irakasleek txalaparta jo dute. Kanpoaldean egin dute ospakizunaren zati hau, eguraldia lagun.

Ondoren, barrura sartu dira denak eta harrera beroa jaso dute bertaratu diren guztiek, abanikoekin eta espraiarekin ura botatzen ibil dira sarreran. Barruan, Ester Lizarraldek eskerrak eman dizkie Emakume Txokoko partaide guztiei eta jarraian ‘Loratzen’ emakume migratuei buruzko bideoa proiektatu dute. Ekitaldiaren amaieran Lunch-a izan da txokoko emakume guztientzat.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen