“Emaitzaren balorazioa oso ona da oraindik diska fisikoan falta zaigun arren”

0
1557

Argazkiak: Añube

Añube taldeak disko berria kaleratuko du laster. Bihar, ekainak 6, ‘Zentzu Bila’ bideoklipa igoko dute Youtubera eta horren bueltan, Aitor Bedia ‘Hans’ abeslariarekin izan gara:

Hiru urte pasatu dira lehenengo diska kaleratu zenutenetik. Zein da zure balorazioa?

Ez genuen espero eduki dugun arrakasta. Abestiak guretzako egindakoak ziren, gero, talde bat sortu nuen eta kalera irten ziren. Diska oroigarri bezala atera genuen guretzako, hor edukitzeko eta nagusia zarenean ikusteko. Horregatik, oso balorazio ona, ez genuen ezertarako espero pasatu dena.

Diska berrira etorrita, zer moduz joan da grabaketa?

Oso gustora emaitzarekin. Luze joan da, goiz planeatu genuen dena: udako aurkezpen kontzertua, diska San Juanetan ateratzea jendeak entzuteko, diseinua… neguan edo lehenago izango zen hori. Beti bezala berandu, baina oso ondo eta gustura, emaitzaren balorazioa oso ona da. Oraindik diska fisikoa falta zaigu eta justu xamar gabiltza alde horretatik baina bueno.

Badu berezitasunik diska honek?

Ez nuke esango, uste dut ildo beretik doala eta bai tematika, bai erritmoak eta bai melodiak antzerakoak dira. Batetik, pare bat abesti daude tematika ezberdinarekin, ez dute denek hitz egiten bizitzaren inguruan. Badago bestetik, abesti bat nik egin ez dudana, nire Algortako lagun batek egin du.

Musikalki pausu bat aurrera egin duzuela uste duzu?

Bai. Askoz gehiago landu dugu, denbora askoz gehiago eduki dugu. Aurrekoa adibidez, akustikoarekin grabatu genuen eta azken orduan sartu genuen gitarra elektrikoa eta hauxe, hasiera batetik pentsatuta geneukan gitarra elektrikoaz joango zela. Erritmo pixkat, azkarragoak ez, baina kañeroagoak badira eta gehiago landu dugu orokorrean.

Grabatzeko baliabideei dagokienez gehiago izan dituzue?

Antzera, leku berdinean grabatu dugu. Aurrekoak izan zuena da guk poltsikotik dirua jarri behar izan genuela eta oraingoan ez dugula dirurik jarri beharrik izan. Esperientzia gehiago geneukan eta errazagoa izan da.

Diskaren izena, Errautsetatik Loratzen nundik dator izena?

Ez da erraza diskoaren izena jartzea. Aurreko CDak ez zeukan titulurik, Añube zen, bere esanahia baduelako. Apur bat iluntasun hortatik irtetze aldera, CDa argiagoa da eta hortik irten zen, Errautsetatik Loratzen. Ezerezetik edo Iluntasun hortatik loratzen, ideia hortik dator. Nire ustez oso izen basikoa da eta ez duguna gehiegi pentsatu. Baina, polita iruditzen zitzaidan eta diseinuarekin ere lotura eduki du.

Batzuek abesti baten argazkia jartzen diote diskari

Bai, nire kasuan, ez zait gustatzen abestien izena jartzea eta ez zait gustatzen abestiei estribiloko hitz bat jartzea. Beti saiatzen gara bilatzen abestiaren esanahia laburbiltzen duen hitz bat edo bi bilatzen, abestiei izena jartzeko eta CDarekin nik uste, antzera egin dugula. Errezetik jo beharrean dena bildu nahi izan dugu.

Aurreko diskarekin alderatuz, honek 2 abesti gehiago ditu. Lan aldetik, handiagoa izan da?

Bai, grabaketa lan handiagoa izan da. Luzeagoa egin nahi genuen baina ideiak ere gastatu egiten dira. Egia da aspalditik nenbilela abestiak egiten, denak ez ditut nik egin, baina oinarria aspalditik neukan. Gero, kontzertu tartetan eta denbora eduki dugunean lantzen joan gara baina denbora askorekin. CD honetan daukagun abestiren bat aurreko diska grabatu genuenean baneukan.

Lehenengo diskaren arrakasta ikusita nabaritu duzue ondo egin beharraren presioa?

Nik apur bat bai. Lehenengoko CDa ez zen inorendako, niretzako egindako abesti batzuk ziren eta horrela irten zitzaidalako, oso natural irten ziren. Agian arrakasta edo jendeari gustatu izana ere, hori izan zitekeen. Orain badakizu Spotifyn edo Instagramen zenbat jarraitzaile dituzun eta bai, presioa, nahi ala ez izan dut eta ez da guztiz naturala. Bai, guri gustaten zaigulako egiten dugu baina jakina, ez duzu nibela gehiegi jaitsi nahi. Azkenean, jendeari gustatuko zaion zerbait egitera joan gara, lehenengo CDan ez eta oraingoan bai. Ez dakit nola azaldu baina niretzako ez da guztiz naturala izan, ez da berdina izan.

Kaleratuko duzuen lehenengo abestia Zentzu Bila izango da. Bihar izango da, bideoklip batean. Zergaitik abesti hori?

Deskarte kontua izan da batez ere. Bideokliperako tematika bat nahi genuen. Bideoklipean ez zaigu gustatzen gu jotzen agertzea. Lehenengokoan egin genuen bezala, orain ere istorio bat egin nahi genuen eta norbaitek antzeztea. Antzezte lan horri begira aukeratu dugu batez ere abestia. Ez da izan guretzat abesti onena delako, bideora begira hartu dugu erabakia.

Beste abestiak noizko?

Ekainaren 1ean atera nahi genuen CDa eta bideoklipa lehenago. Baina dena atzeratu da eta espero dugu ekainaren erdialderako izatea.

Aurkezpen kontzertua Arrasateko Gaztetxian. Zergaitik Gaztetxian?

Ez dakit, gure herrietan jotzeko tokiren baten bila ibili gara, aurkezpen kontzetua ez genuen kanpoan egin nahi. Gaztetxearen aukera ona iruditu zaigu, imaginatu kanpoan egiten dugula eta euria egiten duela eta gu, txosnetan jotzen, ez genuen hori nahi. Leku mugatuarena edo ez mugatuarena, ez dugu pentsatu, agian jende asko ez da sartuko. Baina leku itxi batean berotasun gehiago nabaritzen da.

Hemendik aurrera kontzertuak soilik zuen abestiz osatutakoak izango dira?

Bai, agian puntualki lekuaren arabera, betsioren bat jo dezakegu baina orokorrean, bigarren diskako abesti guztiak abestuko ditugu hasieran behintzat eta lehen diskotik gehien entzuten direnak ere bai.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen