Amerika Elkartea ‘Sin Fronteras’ jaialdia ospatzen ari da Biterin

0
932

Amerika Elkartea gaurkoan, ekainak 1, ‘Sin Fronteras’ jaialdia ospatzen ari da biterin. Goizean zehar, latindar azoka gastronomikoa izan da jende gehien erakarri duen ekitaldia. Bertan, Hego Amerikako eta Erdialdeko Amerikako jakiak egon dira probatzeko salgai. Bestetik, haurren pintura eta marrazketa eta ipuin kontaketa eta poesia txapelketa ere antolatu dute goizean zehar.

Jaialdiak arratsaldean jarraituko du, hau da prestatu duten egitaraua:

17:00-22:00: Dastatzeko pintxo latindarrak eta edariak

17:00-22:00: Adierazpen askeko panela elaboratzea

18:00-19:00: Amerika Elkarteko dantza taldearen aurkezpena

18:00-19:00: Haur dantza ‘Marinera Norteña’

18:00-19:00: Dantza aurkezpena ‘La Selva’

19:00-22:00: Musika talde latindarra ‘La Clave’

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen