Sertx eta Bouza Garaia Udaberri Festeko lehen edizioan ariko dira

0
686

Irudia: Garaia Parke Teknologikoa

Ekainaren 6an, 18:00etatik aurrera, Garaia Udaberri Fest ospatuko da. Garaia Parke Teknologikoak antolatutako ikuskizunaren lehen edizioa izango da aurtengoa.

Bi kontzertu akustiko izango dira. Batetik, Sertx, folk musika abangoardista, ilun eta intimoarekin. Bestetik, Bouza, abesti klasikoen errepasoa eginez, Smashing Pumpkins, Atahualpa, Beatles, Yupanki, Bob Dylan edo Camilo Sestoren abestiak ditu besteak beste.

Kontzertuak, Garaiako eraikin nagusiko Itxaropena korridorean izango dira eta sarrera irekia eta doakoa izango da. Gainera, edari bat ere doan eskuratzeko aukera izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen