Abian da Debagoieneko Gurutze Gorriaren “Urrezko Zozketa”

0
539

Testua eta argazkia: Gurutze Gorria Debagoiena

Gurutze Gorriak, apirilaren 22an, ohiko Urrezko Zozketarako txartelak saltzeko kanpainari ekin zion. Horien sariak eskudirutan edo urrez kobratu ahal izateko berezitasuna dute. Debagoienean, kanpaina honek eskualdeko Gurutze Gorriaren jarduerari eusteko funtsezkoak diren funtsak eskaintzen ditu.

“Urtez urte, Debagoieneko bizilagunek Gurutze Gorriaren alde agertu dira, zozketan parte-hartze handia izan baitute. Aurten laguntza humanitarioko, gizarteratzeko eta laguntza soziosanitarioko programetara bideratutako funtsak erakartzeko beste bultzada bat ematea espero dugu, sorospen eta larrialdiei erantzuteko taldeak mantentzen laguntzeaz gain” azaldu du Javier Igartuak, Debagoieneko Gurutze Gorriaren batzarreko presidenteak. Iaz, Gurutze Gorriak 884 pertsona artatu zituen Debagoienean. Pertsona gehienak egoera ahulean zeuden zailtasun sozial, ekonomiko, bakardade eta abarrengatik. Horietatik erdiak baino gehiago adingabeak ziren, eta ia %30 adineko pertsonak, desgaitasunen bat edo osasun-arazoren bat zutenak.

Datozen asteetan, Gurutze Gorriko boluntarioek Urrezko Zozketarako txartelak salduko dituzte. Txartel horiek hainbat denda, taberna eta jatetxetan ere erosi ahal izango dira, edo zuzenean Debagoieneko Gurutze Gorriaren egoitzara joanda.

Zozketa uztailaren 23an egingo da, eta hiru milioi euroko lehen sari bat, milioi bat euroko bigarren sari bat eta milioi erdi euroko hirugarren sari bat banatuko dira, bai eta 50€eta 2.000€arteko milaka sari ere. Sari guztiak eskudirutan kobratu ahal izango dira Gurutze Gorriaren edo Correosen edozein bulegotan, eta urrezko lingoteetan Gurutze Gorriaren bulegoan. Saritutako zenbakiak www.cruzroja.es webgunean kontsultatu ahal izango dira, telefonoz eta SMS bidez, edo Gurutze Gorriaren Debagoieneko egoitzarekin zuzenean harremanetan jarrita.

Esker ona

Debagoieneko Gurutze Gorritik eskerrak eman nahi dizkiegu joan den maiatzaren 19an San Prudentzioko gure instalazioak, baliabide materialak eta giza baliabideak bisitatzera hurbildu ziren bazkide, boluntario eta herritar guztiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen