Hitzaldia datorren asteartean izango da, maiatzak 21, Kulturateko areto nagusian. Aretxabala geologoa eta doktoretzadun ikertzailea dugu.
Goiko framea: eitb / Beheko kartela: Antolakuntza.
Ekitaldi hau Orixol Mendi Elkartea, Aramaio Bizirik eta Askapenak antolatu dute. Hitzaldiaren izenburu osoa ondokoa da:
‘La Geología de una Transición energética y digital en un planeta recalentado’ (‘Trantsizio energetiko eta digital baten Geologia planeta berotu batean’). Ekitaldi irekia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.





