Gorputzen burujabetza zikloko hitzaldia egin dute Kulturaten

0
1068

Hiru gai nagusi jorratu diuzte hitzaldian: Trans legea, LGBTI politikak eta mugimendu feminista eta transmaribolloaren arteko harremana.

Bilgune Feministak antolatuta, Gorputzen burujabetza zikloko hitzaldia egin dute gaur, maiatzak 16, Kuturaten. Hiru hizlari izan dira Maria Osesek moderatutako hitzaldian: Kattalin Miner (eiherra), Ana Txurruka (berdintasun teknikaria eta militante transfeminista) eta Garazi Bedatse (Morborreko kidea).

Hau da Garazi Bedatsek, gorputzen burujabetza zikloaren egitasmoaren inguruan azaldu diguna: “Gorputzen burujabetza aurreko urtean Donostian lehenengo aldiz ospatu zen jardunaldi bat da, egun osokoa. Subjetu politiko bezala, gure buruak plazaratzeko, balioan jartzeko eta hausnartzeko helburuarekin sortua. Aurten ere, errepikatu egin dugu, burujabetza honek dituen hertz edo espazio ezberdinen inguruan jardun dugu baina berritasun bezala, zikloaren aurretik eta ostean, hitzaldiak egin ditugula da, Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Arrasaten”.

Hiru gai hitzaldiaren ardatz bezala

Kattalin Minerrek, trans legean sakondu du, badirelako iada hilabete batzuk legea martxan jarri zenetik. Legearen onurak eta gatazkak aipatu ditu. Ana Txurrukak, LGBTI politikak edo berdintasun politikak izan ditu hizketagai. Garazi Bedatse, mugimendu feminista eta transmaribolloaren arteko harremanaz eta gizarteak dituen erronkei buruz aritu da. Jende talde polita bildu da Kulturaten eta hizlariekin zalantzak argitzeko eta galderak egiteko tartea izan dute bertaratu direnek.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen