Etxean eta garaipenarekin esan dio agur AGT Arrasatek denboraldiari

0
574

AGT/ERT-ko neskek ligako bigarren faseko azken partidua jokatu dute etxean. Ezin hobeto amaitu dute denboladia, Neskak Loratzen Mungiako taldeari 55-24 irabazita.

Bero handiarekin, partiduak baldintza gogorrak izan ditu jokalarientzat. Hala ere, eguraldi ederra egin duenez, giro polita zegoen Monjategin eta jendeak gogoz animatu du, azken esfortzua saritzeko. Partiduaren bukatu ostean, denboraldiaren amaiera ospatzeko lunch-a izan dute lagun giroan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen