Trikitilari eta panderojotzaileek Arrasateko kaleak bete dituzte Debagoieneko Trikitixa Egunean. Vanesa Mueloren perkusio ezberdinen tailerraren ondoren, guztiak Seber Altube plazan bildu dira eta bertatik talde bakoitza herriko txoko ezberdinetara abiatu da kalejiran. Panderojolea eta trikitilaria herriko txoko ezberdinetan ari dira jotzen kaleak girotzen. Talde bakoitza kalejira ezberdin bat egiten ari den arren, 14: 00etan denak batera amaituko dute emanaldia plazan.

Debagoieneko 400 trikitilari inguru ari dira kalejiran. Ondoren, guztiak batera bazkaria egingo dute Uarkape frontoian. Arratsaldean, eguna borobiltzeko kalejira egingo dute erraldoiekin eta azkenik, Iratzar taldearekin erromeria egingo da Herriko Plazan.

Asteazkenean eman zioten hasiera Trikitixa Egunaren baitan ekitaldiei. Pandero eta Soinuak Duena tailerrak egin ziren asteazkenean. Atzo, ostirala, Vanesa Muelak kontzertua eskaini zuen Portaloian. Klikatu albistea ikusteko.








