100 talde baino gehiago ari dira parte hartzen 3×3 saskibaloi txapelketan

0
1331

Leintz Eskola Kirolak antolatuta eta Ointxe! Saskibaloi taldearen laguntzarekin, 3×3 saskibaloi txapelketa ospatzen ari da Arizmendiarrieta plazan. Eguraldiak lagundu ez arren, jende ugari hurbildu da parte hartzera eta ikustera. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara bitarteko ikasleak ari dira bertan. Txapelketak goizean eta arratsaldean zehar jokatzekoak dira.

Gaurkoan 100 taldetik gora parte hartzen ari dira eta guztira 600 jokalaritik gora jolasten 4 kategoriatan banatuta: benjaminak (LHko 4. maila), alebinak (LHko 5. maila), alebinak (LHko 6. maila) eta infantilak (DBHko 1. eta 2. mailak).

Gainera, Ointxe! klubeko lagun ugarik ere bertan dihardute barran lanean eta klubeko arropa eskaintzen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen