Arrasateko Elkarte Sozialistak laguntza-zerbitzua jarri du martxan posta bidezko botoa tramitatzeko, datorren ekainaren 9an Europako parlamenturako hauteskundeetarako botoa ematera hauteskunde-mahaira joan ezin diren pertsonentzat.
Herritarrei arreta emango zaie astelehenetatik ostiraletara, 10:00etatik 13:00etara eta astehelenetatik ostegunetara 16:00etatik 19:00etara, Arrasateko PSE-EEren egoitzan (Martxoaren 8 kalea, 1º Bajo).
Era berean, ezinduta edo gaixorik dauden pertsonek etxetik eman dezakete botoa notarioaren aurrean. Izapidetze hori gaitutako bulegoan ere egin daiteke.
Kontsulta guztiei telefono-zenbaki honetan erantzungo zaie: 943796942.
Epea maiatzaren 30an amaitzen da.




