Kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun / Argazkia: Zientzia Kaiera.
Maiatzaren 8an, modan dagoen gai baten inguruko hitzaldia izango da Kulturaten, AEDk antolatuta. Igor Leturia, Orai NLP Teknologiak zentroko kidea izango da emailea. Orai NLP teknologiak Elhuyarren barruan euskararentzako adimen artifizialean ikertzen ari den saila da. Sail honek bi arlo ditu, eta horietako bat Hizketa-teknologiena da. Igor Leturia arlo honetako arduraduna dugu. Hitzaldia Kulturateko areto nagusian izango da, 19:00etan, eta Leturiarekin batera gai hauen inguruan ikasteko eta hausnartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek:
Zer da adimen artifiziala eta zer ekarri du hizkuntzen kudeaketari dagokionez? Zer eragin izan du dagoeneko eta zer eragin izan dezake etorkizunean euskara bezalako hizkuntza gutxiagoengan? Zein da euskararen egoera adimen artifizialaren erronkari erantzuteko? Zeintzuk dira ekarri dizkion aukerak eta mehatxuak?





