Sertx-ek aurrerapen kanta egin du, eta bideoklipa ikus-entzungai da

0
1240

Musikagile zarauztarrak ‘Bihotz negar’ abestia egin du, Josu Monterorekin ekoitzita. Halaber, bideokliparen zuzendaritzaz Iban del Campo arrasatearra arduratu da. Bertan, Mari Mar Agueda dugu protagonista.

Argazkia: Joxefe Diaz de Tuesta / Beheko testua: Sertx Musika.

Badira hiru urte azken lana atera zuenetik, ‘Leihotik Mundura’ (2021) eta bost bere bakarkako ibilbidea hasi zuenetik ‘Enarak itzuli dira’ (2019). Izen artistikoa aldatu ez duela dio Serge-k baizik eta idazteko era. SERTX moduan aurkezten da oraingoan abeslari Zarauztarra.

Eraso! musika taldeak tarteka utzi dion momentuetan idatzitako kantuak… mina darien kantuak baina oraingoan aldaketekin dator… oraingoan aldaketekin dator… biluztea ez zen aukera bat kantu berrientzat, alderantzizkoa baizik, hainbat eta hainbat kapez osaturiko folk iluna eraiki du kantu batzuetan Josu Montero ekoizlearekin batera.

Beste kantu batzuetan aldiz Eñaut Gaztañaga ekoizlearekin egin du lan. Udazkenerako espero den disko berriaren aurrerapen kantu batekin datorkigu, Bihotza negar hain zuzen, Iban del Campo zinemagileak zuzendaturiko bideoklip ederrean…

Kantu iluna eta koloretsua bai ahotsetan , baita ere erabilitako instrumentazioan ere.

Esteka Spotify:

https://open.spotify.com/intl-es/album/34GQH4FAFQjDRnSkjdutbm?si=wMjO0tjJTmGgX3D2Y-R-OQ

Esteka Youtube:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen