Txorbela eta Irati Erostarbek musika-solasaldia emango dute apirilak 11n

0
780

Argazkiak: MB artxiboa eta IE / Kartela: Antolatzaileak.

Datorren ostegunean, apirilak 11, kontzertua emango dute Txorbela eta Irati Erostarbek. Goi mailako biolontxelistaren eta otxotearen ekitaldia San Frantzisko elizan izango da arratsaldeko 19:30etan.

Egitaraua

  • Agur Maria………………..Aita Madina
  • Ave Maris Stela………………..Diane Loomer
  • Kitolis………………..Luis Aranburu
  • Goizeko Izarra………………..Santesteban
  • Adagio………………..Zoltan Kodaly Violonchelo eta pianoa
  • Vespergesang (Adspice domine)………………..F. Mendelsoohn
  • Umeak eta Ama………………..(Mold) Karof
  • Ave Maria………………..(Mold) Caccini
  • Haurtxoa seaskan………………..Mold) G.Olaizola
  • Txorbela gizon taldea
  • Violontxeloa: Irati Erostarbe
  • Pianoa: Arturo Goikoetxea
  • Zuzendaria eta moldaketak: Xabier Barriola

Irati Erostarbe

Irati Erostarbe (Arrasate, 1997) Arrasate Musikalen hasi zen biolontxeloa ikasten, Mikel Zunzundegi eta Igor Egidonekin. Ondoren, Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan jarraitu zuen Francois Moncierorekin. Bi goi mailako gradu lortu ditu, Forum Musikae akademian (Madril), María Casado eta Iván Siso irakasleekin, eta KASK Conservatorium kontserbatorioan (Gante), Judith Ermert irakaslearekin. Horretaz gain, Asier Polo, Johannes Moser, Mathias Johansen, Gabriel Schwabe, Thomas Carroll, Renaat Ackaert, Diego Liberati, Gabriel Tanasescu eta Helena Poggioren aholkuak jaso ditu, besteak beste. Orkestran esperientzia handia du, eta hainbat orkestratako kide izan da, besteak beste, Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) eta Antwerps Jeugdorkest. Gustavo Gimeno, Jaume Santonja, Kristima Poska, Arjan Tien, Unai Urrecho, Marzena Diakun eta Elias Peter Brown zuzendariekin lan egin du, baita Julian Rachlin bezalako musikariekin ere. Gaur egun, musika interpetazio masterra amaitzen ari da Ganteko (Belgika) KASK Conservatorium kontserbatorioan, Judith Ermert-en zuzendaritzapean, hainbat orkestra eta ganbera musika talderekin aritzeaz gain.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen