Bertan parte hartuko dute koalizioko lehendakarigaiak (Alba Garciak), baita Gipuzkoako zerrendaburuak eta Arabakoak ere.
Argazkia: Sumar Euskadi.
Gaur (apirilak 4) eta bihar arteko gauerdian hasiko da ofizialki EAEko Hauteskunde-kanpaina.
Sumar Euskadiren jendaurreko lehen ekitaldia Seber Altube plazan izango da bihar eguerdiko 12:00etan.
Alba Garcia lehendakarigaia, Andeka Larrea Gipuzkoako zerrendaburua eta Jon Hernandez Arabako zerrendaburua izango dira.




