‘Larramendi’ laburmetraiai ostiralean, martxoak 22an, estreinatu zen Amaia Antzokian, gaur ikusgai dago beraien Youtubeko kanalean. Peryferyka ekoiztetxea 2022an Zihara Etxeberria eta Ariana eta Dani Nespereirak sortu zuten. Dagoeneko hiru laburmetrai ekoitzi dituzte, eta proiektu berri honetan Mariasun Pagoaga aktoreak ere parte hartzen du.
Funtsean, Peryferyka ekoiztetxea 2022an Zihara Etxeberria eta Ariana eta Dani Nespereirak sortu genuen: Ariana eta Zihara aktore gisa jardunaz, eta Dani berriz zuzendari zein postprodukzio zereginetan murgilduz. Jadanik hiru laburmetrai ekoitzi ditugu, eta azken hilabeteotan “Larramendi”ren ekoizpenean buru-belarri murgilduta egon gara. Horretaz gain, aipatzekoa da proiektu honetan ekoiztetxeko kideok ez ezik, beste hainbat pertsonak ere parte hartu dutela; kasu, Mariasun Pagoaga aktore arrasatearrak. Ildo beretik, herriko eta inguruko komertzio nahiz tabernen languntza ekonomikoa jaso dugu; babesle hauek ekoizpen jarduerak behar bezala burutzea ahalbidetuz.
“Larramendi” laburmetraiak Bixenta Larramendi eta honen biloba Lur Larramendiren harreman gorabeheratsua aurkezten digu; bi emakume hauek beraien senide Martzelo Larramendi gogoratzen duten bitartean. Eskuarki, kontakizun honen atzean denborari buruzko hausnarketa sakonera daramatzagu gure ikus-entzuleak; ondorengo esalditik abiatuta: “Denbora urrea da, berunak beste pisatzen hasten den arte”.
Horretaz gain, laburmetraiak bere baitan euskal kulturaren zenbait aspektu hartzen ditu. Kasu, guk hainbat unetan euskalkiez baliatzeko hautua egin dugu gidoia idazterakoan, egungo hedabideetan ez baitira sarritan euskera batutik haratago dauden dialektuak bistaratzen. Musikaren alorrari dagokionez, laburmetraian zehar txalaparta zein beste hainbat euskal perkusio instrumentu tradizionalen soinua entzuten da. Hala eta guztiz ere, “Larramendi” proiektuan euskal kulturaren elementu tradizionalak barneratu ditugun arren, orokorki, proiektuari kutsu garaikidea eman diogu, gaur egungo ikus-entzulegoaren behar zein nahietara egokituz.




