Igamo Packaging-eko Itxaso Plazak Espainiako Kopan lehiatzen dihardu

0
687

Argazkia eta beheko testua: Lokatza Ziklismo Eskola.

Lokatza Ziklismo Eskolako Igamo Packaging emakume taldea, denboraldi bete-betean dihardu. Dagoeneko, Espainiako Kopako bi lehiaketa egin dituzte, Nojan hilabete hasieran eta Beasainen pasa den domekan. Hurrengo hitzordua, Pontevedran izango dute bailarako neskek, martxoaren 24an hain zuzen. 

Beasainen ongi defendatu ziren Igamoko neskak, esaterako, Edurne Ormaetxea aramaioarrak 21. postua eskuratu zuen jubenil mailako lasterketan eta 29. postua, Izar Ezkibel oñatiarrak, kadete mailan. 

Pontevedrara, sei txirrindulari eramango ditu taldeak. Kadete mailan Ziortza Heredia, Aroa Saez, Maddi Oleaga eta Izar Ezkibel. Jubenil mailan Itxaso Askasibar eta Edurne Ormaetxea. Bukatzeko, sub23 mailan, Itxaso Plaza. Galizian izango duten ibilbideak, igoera bat izango du Rias Baixas-en ertzetik antolatu duten ibilbideak.

Apirilean era izango dute non lehiatu Igamo Packaging taldekoek, izan ere, Valentzian eta Lea Artibaien arituko dira. Ondoren maiatzean, Arabako Itzulian lehiatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen