“5 makina gehiago egiten gabiltza Mondragon Assemblyn, eta 5 gehiago izan daitezke”

0
1866

Beraz, Txinatik oraintsu ekarritako 3 makinez gain, beste 10 ere irits litezke. Kooperatibako Iñigo Velez de Mendizabalek baieztatu digu maskaren “eskaria oso handia dela”.

Beheko argazkia: Mondragon Assembly – Fagor.

Maskaren eskaria izugarri hasi denez, Mondragon Assembly maskarak egiteko makina gehiago ekoizten dabil Txinako plantan.

Beraz, apirilaren 20an Txinatik iritsitako 3 makinez gain, “orain 5 makina egiten gabiltza Txinako plantan” Iñigo Velez de Mendizabal Iribecamposek, kooperatibako Automatizazioko zuzendariak, Mondraberriri baieztatu berri dionez.

Gainera, “aukera dago beste 5 gehiago egiteko, baina momentuz ezin da ezer ziurtatu, eta datorren astean argitu ahalko da”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen