Bizilagunak kexu dira Tao sistemak arazo asko sortuko dituelako. Honen harira 3782 sinadura lortu dituzte azkenengo asteetan zehar: “Egoiliar-txartelak ez datoz bat leku bakoitzean dauden plazekin. Gauzak oraintxe bertan nola egiten ari diren aztertzeko epe bat eskatu nahi dugu”.
Bizilagun askok ez dute sistema ulertzen eta datozen hilabeteetarako irtenbidea eskatzen dute.
“Eskerrak eman nahi dizkiogu Arrasateko herritarrei bereziki sinadura biletak parte hartu duten 50 denda, taberna eta komertzio desberdinei (ile-apaindegiak, denda txikiak, auzoetako tabernak…) Eskerrik asko sinadura bilketan izan duzuen inplikazioagatik”.

Ondo dago holako ekitaldeak antolatzea, gutxienez herriaren parte baten iritzia ezagutzeko, nahiz eta, Udal Gobernuak ez digu kasorik egingo.
Bestalde, bere aurpegia zuritzeko 500.000 € gastatuko du (suposatzen da) herria parte hartzeko.
Proiektu horrek, nire iritziz bi gauza txarra ditu:
1/ Helburu bakarra dirua jasotzea da, kotxea aparkatzeko hiru aldiz tasak ordaindu beharko ditugulako;
* Herritar gisa ordaintzen duguna, (kotxea edukitzeagatik).
* Gure zona-aldean aparkatzeko tarjeta erosi beharko dugu.
* Auzo batera joan behar badugu erosketak (pisuarekin) egin behar baditugu, aparkatzeko, berriro ordaindu beharko dugu.
2/ Ekologia aldetik, txarra izango da, pentsatuko dugulako leku libre gehiago egongo delako, horren ondorioz kotxea gehiago mugituko dugu. Adibide gisa, Bergaran indarrean dago TAO, aparkatzeko arazoak desagertu dira?
3/ TAO horrekin aparkatzeko arazoak eta kotxea gutxiago mugitzea ez badugu lortzen, bertan behera utziko dute proiektua? edo In saeculan saeculorum geratuko da?
Ongi esana