21 neskak lortu dituzte Arrasate Literatur Lehiaketetako sariak (tartean Jon Maiaren solasaldia)

0
1720

AED elkarteak antolatuta, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartuz, sari banaketa ospatu da. Jon Maia euskararekin duen harremanaz mintzatu zaie sarituei.

Zailtasunak zailtasun, aurten 33. edizioa egitea lortu da, eta 139 gaztek hartu dute parte, AEDek antolaturik.

Epaile-lanetan irakasle, AEDko kide,… mordoxka bat aritu da, eta gaur arratsaldean eman dira jakitera zein izan diren lehen eta bigarren sarien irabazleak.

Hartara, segurtasun- eta garbitasun-neurriak hartu dira Kulturateko ekitaldian. Koronabirusaren ondorioz, sarituen gurasoek eta bestelako gertukoek ezin izan dute bertatik bertara jarraitu ekitaldia, ohi denez.

Ekitaldiaren hasieran Jon Maia Soria bertsolari, idazle, zuzendari, abeslariak,… euskarekin izan duen eta duen harreman estuaz mintzatu zaie sarituei. Gainera, konfinamenduan eskatu dizkioten lau bertso abestu ditu bertan.

Lehiaketako sariei dagokienean, ondoko lagunek lortu dute saria:

Narrazioan:

Lehen saria: Intza Ezpeleta

Bigarren saria: Laia Bollón

Lehen saria: Nora Zeziaga

Bigarren saria: Naiara Oroiz

Ilustrazioan:

Lehen saria: Ane Fernández

Bigarren saria: Nahia Ropero

Lehen saria: Naiara Leza

Bigarren saria: Alaitz Rodríguez

Bertso-paperetan:

Lehen saria: Nahia Ropero eta Nerea Dulugea

Bigarren saria: Uzuri Tena eta Ane Sánchez

Lehen saria: Alaitz Etxebarria

Bigarren saria: Lide Azkarate

Mikroipuinetan:

Lehen saria: Itxaso Plaza

Bigarren saria: Anne Sánchez

Lehen saria: Uxue Azkue

Bigarren saria: Amaia Rivera

Komikian:

Lehen saria: Alaitz Zabala

Poesian:

Bigarren saria: Ane Valle

Lehen saria: Izar Ruiz de Austri

Lehen eta bigarren saria: Amets Arexolaleiba

Zorionak guztiei eta segi horrela!

Albistea osatzen gabiltza

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen