13 talde ariko dira bihar Zaldibar 24h fulbito txapelketan

0
2568

iazko argazkia eta excel-a: antolakuntza

13 taldek eman dute izena bihar goizeko 8:00etan hasita jokatuko den Zaldibar 24h fulbito txapelketan, iaz baino lau talde gehiago dira horiek. Horregatik aurten, bi multzotan banatu dituzte taldeak eta multzo bakoitzeko lau talde onenak, gauerdian jokatzekoak diren final laurdenetara sailkatuko dira. Finala berriz, ekainaren 29 goizaldeko 03:30ak aldera da jokatzekoa.

Hauek dira taldeak, multzoak eta partida bakoitzeko ordutegia:

A MULTZOAN:

  • Astuan Bila
  • Titiriteroz
  • Futbol Clus Latinos
  • RGLT
  • Kliperklan
  • Sukusuku (iazko txapeldunak)
  • JDC

B MULTZOAN:

  • Palestina FC
  • Atletico Guarani
  • Boniato Crew
  • Tutifruti FC
  • Tximitxangas
  • Osorik Taberna

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen