Umeek batera makaltxoa igo dute, Eguzkilaruk eta ‘Txatxili’k lagunduta

0
850

Txatxilipurdik antolatuta, jolas ugari daude aukeran Biterin eta Monterronen, haurrentzat eta gazteentzat.

Gaur Eguzkilaru Eguna eta Gazte Laru Eguna ospatzen ari dira goiz eta eguerdian, Biterin eta Monterronen, hurrenez hurren.

‘Txatxili’ko lagunek antolatuta, Biteri plazan jolasgunea izan, eta Eguzkilaru lagunen artean plazaratu, ondoren makaltxoa neskatila-mutikoek altxatzeko. Bertan ere apar festa izan da.

Bien bitartean, Monterron parkean abentura gunea egon da, tirolina, zuhaitz eta sare eskalada, kutxen dorrea, oreka jolasak, naturan jolasteko jolasak, ur-jolasak,…

Gazte Laru egitarauaren baitan, gaur arratsaldean Biterin txoko ezberdinak saltzeatzeko aukera izango da 16:30ean. Ondoren, 17:00etan disko-festa izango da eta 18:00etan apar-festa izango da.

Egitaraua biribiltzeko, arratsaldeko 19:00etan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘Urteak bete abenturak bizi!’ ikuskizuna emango dute Monterronen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen