Aitor Garitano tenorearen ahotsarekin gozatu dute musikaldian

0
352

XX. Udaberriko Musikaldiaren baitan, Aitor Garitano tenoreak, Amaia Zipritia pianistaren laguntzarekin, ordu bete inguruko kantu errezitala eman du Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriumean. Aurtengo musikaldiak dituen zazpi kontzertuetatik bostgarrena izan da gaurkoa. Orain arte primeran joan da musikaldia eta gaur ere jendeak ez du huts egin, aretoa ia bete egin da.

Aitor Garitanok kantatzeaz gain, obra bakoitzaren azalpen txiki bat ere eman die entzuleei. Kantuak ere doinuz askotarikoak izan dira, batzuk alaiak, beste batzuk tristeak, haserrea edo amorrua ere agertu da kantu batzuetan.

Udaberriko Musikaldia asteburu honetan amaituko da Iñar Sastre eta Eñaut Zubizarretaren kontzertuekin. Lehenengoa zapatuan izango da eta bigarrena domekan, biak Juan Arzamendi Musika Etxeko Auditoriumean.

Musikaldiaren XX. edizioari lorutako albistea: 7 kontzerturekin dator XX. Udaberriko Musikaldia ostiralean hasita

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen