Mondra&Roll-eko antolakuntzak 2. edizioaren karteleraren aurrerapena aurkeztu zuen, eta uztailaren 7-8ko jaialdia osatuko duten talde gehiago iragarri ditu gaur.
Argazkia: Joxefe Diaz de Tuesta ‘Atauri’.
Special Crew talde arrasatearra “Des-Kontrol eta Arkada Social taldeen proiektu paraleloa, hogei urteren ondoren bilduko da”.
Gainera, Mondra&Roll-en Hell Beer Boys Beasainen sortutako taldearen “itzuera” izango da, “2022an kontzertu gutxi batzuk egin ondoren. Jaialdian izango direla baieztatu dute”.
Era berean, “New Yorkeko hardcorearen historiako talderik handiena, Sick of it all” ere bertan izango dugu. “Koller anaiak eta beretarrak instituzio bat dira 1984tik”.
Halaber, Buzzcocks talde ingelesa, “punkaren historia ulertzeko ezinbesteko izenetako bat” da. “Boltonekoak punkaren historiako lehen taldeetako bat da, 1976 sortua”.