Santamasetako herri-bazkarirako tiketak ostiralean salgai

0
789

Urte aurrera doa eta, geroz eta gutxiago falta da Santamas egunerako. Ostiral honetan jarriko dira salgai Santamasen bazkari bazkarirako sarrerak. Urtero bezala, Musakolako Kirolegian ospatuko da, abenduaren 22an, egun berezia herritarrak batera elkarrekin gozatzeko.

Azaroaren 29an, ostiralean jarriko dira salgai sarrerak Uarkapeko leihatilan, 19:00etatik aurrera. Sarreren prezioa 22 eurokoa izango da eta pertsona bakoitzak gehienez 5 tiket erosi ahal izango ditu.

Garrantzitsua da gogoratzea herri bazkarira bazkaltzera doazen guztiek egunean bertan aurkeztu beharko dutela txartela bertara sartu ahal izateko. Ez geratu sarrera gabe eta prestatu Santamas ospatzeko lagun eta bizilagunekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen