Muturreko metal emanaldia izango da Arrasateko Gaztetxean ostiralean

0
190

CONFLICT NOISE, HEX eta BALMOG taldeak izango dira eszenatoki gainean.

Testua eta kartela: Antolakuntza.

Ostiral honetan, Arrasateko Gaztetxean muturreko metal emanaldia izango da. Gaueko 21:30enan hasiko da emanaldia eta CONFLICT NOISE, HEX eta BALMOG taldeak izango dira eszenatoki gainean. CONFLICT NOISE bilbotarrek beraien ‘Agur eta ohore’ lana aurkeztuko dute, thrash/death metal estilo zorrotz eta zuzena. HEX taldeak aurten argitaratutako eta death/doom doinu ilunez osatutako ‘Behold the Unlighted’ lana aurkeztuko du. Azkenik, BALMOG black metalero galiziarrek beste behin bisitatuko dituzte euskal agertokiak, aski ezagunak zaizkienak, eta Europako eszenatoki asko konkistatu dituzten doinu pertsonal aurkeztuko dituzte. Larunbatean Zorrotzako Gaztetxean izango dira hiru taldeak, Bizkaiara ere metal doinu pisutsuak helarazteko asmoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen