50 urteen kontzertuko sarrerak salgai dira: ‘Arrasate Musikal’, ‘La Misión’,…

0
599

Sarrerak oraingoz erosgai dira Kajoi eta Ezkiña tabernetan. Kontzertua zapatu honetan, martxoak 11, ospatuko da, eta AMko Banda, Orkestra, Tailerra, Musika-hizkuntza eta 5 abesbatza arituko dira.

Argazkia: AM.

Arrasate Musikalek 50. urteurrenaren ospakizunen artean, zapatu honetan, martxoaren 11n, 19:00etan Uarkape kontzertu handia eskainiko du.

Bertan parte hartuko dute Arrasate Musikaleko Banda, Orkestra, Tailer Musika eta Musika Hizkuntzako ikaslee, baita bost abesbatzak ere:

Goikobalu, Txorbela, Izaskun Murgia elkarte Lirikoa , Arrasateko koru parrokiala eta Bergarako Orfeoia.

“Guztira 300 bat musikari izango dira momentu konkretu batean eszenatokian”. Gainera, ekitaldian hainbat laguni omenaldi xumea egingo zaie:

  • Musika-eskolan jubilatutako langileei
  • 1972an hasi ziren irakasle eta idazkariari
  • Lehen Batzordeko kideei
  • Musika-eskolak izan dituen Musika Eskolako zuzendariei

Sarrerak oraindik lor daitezke Ezkiña eta Kajoi tabernetan, 10 eurotan. Kontzertuaren egunean ere eros ahalko dira 18:00etatik aurrera Uarkapeko takillan.

Egitaraua:

Arrasate Musikaleko Banda:
‘Music for a Solemnity’ (Jan de Haan)
Zuzendaria: Mikel Markiegi

Arrasate Musikaleko Orkestra Sinfonikoa:
‘Danzón no 2’ (Arturo Marquez)
Zuzendaria: Iker Olazabal

Arrasate Musikaleko Banda, Orkestra eta abesbatzak:
‘La Misión’ (Ennio Morricone / konp. A. González)
‘Mari Errauskin’ (Juan Arzamendi)
1.- Sarrera
2.- Koru orokorra
4.- Mari Errauskin eta Korua
9a.- Koru orokorra
9b.- Musikaren sarrera
9c.- Dantza
33.- Amaierako korua
Zuzendaria: Eduardo Arzamendi

Arrasate Musikaleko Banda, Orkestra, abesbatzak eta ikasleak:
‘Arrasate Musikal’ (Juan Arzamendi)
Zuzendaria: Eduardo Arzamendi

Zuzendariak ondorengoak ditugu: Arrasate Musikaleko Bandakoa Mikel Markiegi, Orkestrakoa Iker Olazabal, Goikobalukoa Iñaki Maidagan, Txorbelakoa Xabier Barriola, Izaskun Murgia elkartekoa Tere Gonzalez, Koru parrokialekoa Arantza Uriarte, Bergarako Orfeoikoa Aitor Biain, eta kontzertuan Banda, Orkestra, abesbatzak eta ikasleak zuzenduko dituena Eduardo Arzamendi.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen