Testua: Emakume Txokoa
Berdintasun Sailetik, urteak daramatzagu, herriko jaien bueltan eman daitezkeen Indarkeria Matxistei aurre egiteko baliabideak herritarren eskura jartzen.
Santamas jaiari begira, indarkeria matxistarik gabeko aldarriarekin batera, euskarri edo baliabide ezberdinak plazaratuko ditugu.
Arbolapetan kokatuko den “Indarkeria matxistaren prebentziorako eta sentsibilizaziorako gunea” da baliabide horietako bat.
Zerbitzu hau, jai eremuan kokatutako informazio gunea da herritar oro indarkeria matxistaz kontzientziatzeko. Bertan, indarkeria sexistan eta autodefentsa feministan adituak diren emakumeak egongo dira, gerturatu nahi duten emakumeak* eta neskak* zein LGTBI+fobia pairatu dezaketen pertsonen askotariko erasoen gaineko bizipenak eta iritziak jasotzeko prest. Horrekin batera, indarkeriari aurre egiteko bitartekoen inguruko informazioa eta laguntza eskainiko dira.
“Indarkeria matxistaren prebentzioa eta sentsibilizaziorako gunea” 20:00-00:00ak tartean egongo da ArbolapetanSantamas egunean.
Bestetik, “Eraso matxisten aurrean arreta eta eskuhartzerako puntua” ere egongo da Gazte Bulegoan.
Arreta puntuak, jaietan gertatzen diren edozein intentsitateko eraso matxisten aurrean, erasoa jasan duenari aurrez aurreko nahiz telefono bidezko arreta emozionala zein bide-laguntza eskaintzea du xede. Eta jasandako erasoari aurre egiteko dituen aukeren gaineko informazio egokia eta aholkularitza ere eskainiko da.
Arreta puntua, Santamas gauean 00:00-08:00ak arte egongo da irekita Gazte Bulegoan.
Bukatzeko, jaietarako propio, “arreta telefono” zerbitzua egongo daabenduaren 21ean eta 22an, gauez, 00:00etatik goizeko 08:00etara. Telefono zenbakia 688 809 137 izango da eta hainbat lekuetan egongo da ikusgarri. Zenbaki honetan informazioa eta aholkularitza eskainiko da, eraso matxista baten aurrean.
Euskarri eta baliabide guzti hauek, nesken* ahalduntzea indartzea eta mutilen jarrera sexista eta matxistak prebenitzea dute helburua. Izen ere jaiak, emakumezkoentzako*ere espazio seguruak izan behar baitute.
Udaleko Berdintasun sailetik eskaintzen diren baliabide eta euskarriak, bestelako zerbitzu eta protokoloekin koordinaturik joango dira, esaterako Udaltzaingoa. Indarkeria sexisten aurrean Santamas egunean bestelako artapen telefono zenbakien informazioa honakoa da: Udaltzaingoa (943 25 20 10), Larrialdiak (112) eta telefono bidezko arreta zerbitzua 24 ordu EAEn (900 84 01 11).
Jaietan ere, tratu ona sustatu eta disfrutatu. Indarkeria matxistarik gabeko Santamasak guztiontzat!




