Ibai-Artek eta Udalak antolatuta, ‘Pirata’ mikroan, taldeak kantu ezagunak eskaini ditu poteo orduan. Bihar ere kalean gozatzeko ikuskizuna izango da, Akelarre Foc, Lekittoko Deabruekin.

Aurrera jarraitzen du Arrasateko Komertzioaren eta Zerbitzuen elkarteak, Udalak eta ‘Txatxili’k antolatuta egitarauak.
Gaur arratsaldean, Luis Mari Moreno ‘Pirata’ abeslariaren taldea kaleetan zehar ibili da, rocka jendartean zabaltzen.

Kantu ezagunak eskaini ditu boskoteak, besteak beste, Zea Mays, Barricada, Berri Txarrak, La Polla Records edota Itoitzen abesti ezagunak partekatzen.
Bihar, zapatua, Deabru Beltzen txanda izango da, Akelarre Foc ikuskizunarekin, arratsaldeko 19:00etan Kulturolatik abiatuta.




