Garagartzako lamiaren kondairak antzeztu dira elkarlanean jaietan

0
1251

Maider Alzelaik kontatuta, eta Ttakunen doinuekin, antzezlana plazaratu egin dute bart hainbat auzotarrek, Doke Antzerki Taldeak, tartean bertako Eskolak, eta Debagoieneko Antzerki Plataformak. Lamiak hainbat berba adierazi dizkie auzotarrei.

Bertako jaien baitan, bart gauean plazako eta inguruetako argi artifizialak itzali dira.

Txalaparta entzuten hasi da, eta Maider Alzelai ipuin-kontalariak gidatuta, pertsonaia mitologikoak agertzen hasi dira plazan.

Antzerki-lanetan hainbat garagartzar, Doke Antzerki Taldea, tartean Doke Antzerki Eskolako ikasleak eta Debagoieneko Antzerki Plataforma aritu dira.

Adibidez, ‘Koba handi’tik plazaratutako pertsonaiak hainbat auzotar dira, baita plazan dantza egindakoak ere.

Era berean, Dokeko ikasleek maskaradun sorginen papera bete dute, eta DAPeko ikasle talde oñatiar batek lamiarenak egin dute.

Gainera, Ttakun taldeko kideek txalaparta jo dute. “Herrigintzan egindako antzezlana izan da”, baloratu du Maider Alzelaik. Horretarako “denon artean koordinatu gara”.

Horrela, antzezlana aurrera eraman da eta publikoaren txalo beroak lortu ditu, zorionak guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen